2. ASTEA

Azaroaren 19a, osteguna

Klaseari hasiera emateko, irakaslearekin Blogen inguruko kontu batzuk argitu ditugu eta jarraian saioarekin hasi gara. Banaka Project Based Learning inguruko informazioa bilatu behar izan dugu, beraz zer da Project Based Learning?
Laburbilduz, Project Based Learnig proiektuetan oinarritutako irakaste metodo bat da, honetan ikaslea bere ikaste prozesuaren protagonista izango da. Metodo honetan ezagutza eta trebetasunak garrantzi berdina dute.



Aurkitutakoa guztion artean adostu eta komentatu ondoren, irakasleak aipatutako kontzeptuaren inguruko artikulu bat irakurtzea proposatu digu: “Qué dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos” 

Artikulua irakurtzeko klik hemen

Artikuluan nire interesa piztu duten hainbat aipamen egiten dira, eta zuekin partekatzea gustatuko litzaidake:

En el ABP los alumnos persiguen soluciones a problemas, generan preguntas, debaten ideas, diseñan planes, investigan para recolectar datos, establecen conclusiones, exponen sus resultados a otros, redefinen sus preguntas y crean o mejoran un producto final.

Un proyecto no es el "postre", es el plato principal.

El rol del profesor es más mediador o guía, y su labor se centra en encaminar al estudiante para que encuentre la mejor solución al problema.

Los estudiantes que perciben una mayor autonomía tienden a tener experiencias
más positivas en el ABP.

Los alumnos que trabajan por proyectos presentan mayor motivación, tienen una mejor relación con el profesor y abordan temas transversales a otras asignaturas.

Ondoren, ozenki artikuluan aipatutako hainbat aspektu komentatu ditugu. Alde batetik, zer landu daitekeen proiektu honen bitartez, hau da, zeharkako gaietan aritzea, irakaslearekin erlazioa hobetzea eta autonomia eta motibazioa lantzea. Beste aldetik, proiektuka lan ez egiteko arrazoiak aipatu ditugu, besteak beste, errazago delako metodo tradizionalak erabiltzea eta irakasleek prestakuntza falta dutelako.

Saioaren azken minutuetan, irakasleak hirunaka proiektu bat egitea proposatu du, beraz pasadan asteko taldekideekin elkartu gara, baina ez dugu ia ezertarako denborarik izan.


Gaur egun sortzen diren irakaste metodoaz berri izatea gustatzen zait. Alde batetik, hezkuntzan ematen diren aldaketak ezagutzeko, eta beste aldetik, haietaz ikasteko. Gainera, Project Based Learning ez  nuen inoiz entzun eta hainbat gauza ikasteko aukera izan dut, baina nire ustez denbora gehiegi eman dugu gai horrekin. Hala ere, ikasitakoa nahiko interesgarria izan da eta momentuz jarrera oso positiboarekin noa klasera.


Azaroaren 20a, ostirala

Klasearen hasieran, bi ikaskide arbelera atera dira aurreko saioan egindakoa azaltzeko eta gainerakoei gogoratzeko. Ondoren, hirunaka berriro ere, proiektuarekin jarraitu dugu. Hau aurrera eramateko kontuan hartu behar izan dugu zeintzuk izango diren jarraitu beharreko pausuak:

-Ikasleen adina.
-Curriculumak zer esaten du.
-Proiektua irudikatu.

Behin ikasleen adina erabakita, 10-12 urte, proiektuaren ideia aproposena aurkitzea nahikotxo kostatu zaigu, baina azkenean lortu dugu: Futbolin bat egitea bururatu zaigu! Modaz pasatzen ez den jolasa da eta gainera umeek gustukoa dute. Hau aurrera eramateko, hainbat ikasgaietako edukiak behar izango ditugu, besteak beste, Gorputz Hezkuntza, Matematika, Gizarte zientziak eta Plastika. Aipatutako ideia eta Curriculuma lotzea ez da lan erraza izan aspektu batzuei dagokionez.


Lana errazagoa izateko, irakasleak talde batzuen ideiak entzutea proposatu du. Beraz, talde bat arbelera ateratzera animatu da eta beraien proiektua azaldu digute. Gure eginkizuna Curriculumaren atalak irakurtzea izan da, eta beraiena irakurritakoa nola plazaratuko duten azaltzea.

Curriculuma irakurtzeko klik hemen

Oso lagungarria izan dela ikusita, guk ere gure proiektua partekatzera ausartu gara. Irakurri dizkiguten Curriculumaren atal batzuetarako ez geneukan ezer pentsatuta, baina ikaskideen iritsiak eta ideiak jaso ditugu eta laguntza handikoak izan dira, eskerrik asko zuen laguntzagatik! 

Azkenik, proiektua diseinatzen hasi gara. Horretarako, jarraituko dugun prozesua marrazkien bidez adierazi dugu. Atal honetan ere, talde batek beraien lana aurkeztera atera da.

Gaurko klasea oso dinamikoa izan da eta gure proiektuan lanean ibili garenez ez naiz batere aspertu. Gainera, parte hartzeko eta besteak entzuteko aukera izan dugu. Ideia bikaina iruditu zait momentura arte egindakoa besteekin partekatzea. Modu horretan, klase kideen laguntza jasotzen dugu eta egindako lana zuzendu eta bideratu dezakegu. Aurretiaz aipatu dudan bezala, proiektuaren ideia eta Curriculuma lotzea zaila egin zaigu hasieran, baina pixkanaka-pixkanaka arazorik gabe lortuko dugula uste dut. Azken erantzuna ikusteko prest? ADI EGON!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina