3. ASTEA

KLASE BEREZIA GAURKOA!

BQn lan egiten duen kolaboratzaile bat izan dugu gurekin. Honek robotikaren inguruan hainbat kontzeptu azaltzera etorri da. Lehenik eta behin, robotikaren mundua eta honek hezkuntzan duen erabilera azaldu digu. Ordenagailuaz laguntzen zen bere azalpenak emateko, eta nire atentzioa deitu duten hainbat esaldi zuekin partekatzea gustatuko litzaidake:

Gazte zein heldu, ikasle zein irakasle, guztiak TEKNOLOGIA HEZTEA da helburua.

Programazioa, elektronika, mekanika eta 3D diseinuaren oinarriak SAMURRAK eta, aldi berean, ERAKARGARRIAK bihurtu.


HEZKUNTZ EKOSISTEMAri esker,  produktu teknologikoak ezagutzetik, produktu teknologikoak sortzea.


Robotika eduki baino gehiago baliabide bezala: baliabideak IKASKUNTZA PROZESUEN mesedean erabili.

Helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen duten SORMENA PROIEKTUAk taldean burutzea.

Hauxe da robotika erabiltzean gertatzen den prozesua:

-Sinplea
-Motibagarria
-Atsegina
-Sortzailea
-Esanguratsua

Hauxe da Interneten aurkitutako Scratch eta robotikaren inguruko azalpen laburra:



Ondoren, praktikarekin hasi gara. Bitbloq programan izena eman eta gero, ZUM kitaren plaka ordenagailuan konektatu dugu eta LED argiak programatzen ibili gara. Hasieran nahiko zaila suertatu zaigu, baina hainbat saiakera eginez, lortu dugu!

Bitbloq programa ezagutzeko klik hemen








Gaurko klasea izugarri gustatu zait, ez nuen batere espero. Ez nuen robotikaren inguruan ezer ezagutzen eta gauza berriak ezagutzea ondo datorkio edozeini. Azalpenak eman dituen pertsona ez da gaian aditua, baina dakiena gurekin partekatu du! Gainera, gurekin elkartu den denboran harreman oso hurbila erakutsi du eta teoria gutxi azaltzen saiatu da, praktika gehiago landu ahal izateko. Horretaz aparte, ekarritako materiala konfiantza osoz gurekin partekatu du eta momentu oro bere laguntza eskaini digu. 

Guri dagokionez, hasieran pixka bat kostatu zaigu martxan ipintzea, baina klase laburra izan dela kontuan izanik, zerbait egitea lortu dugu! Antzeko klase gehiago jasotzea espero dut!

ADI! Robotikarekin lortu daitekeena:




KONTUA EZ DA ROBOTIKA IKASTEA, ROBOTIKAREKIN IKASTEA BAIZIK!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina