1. ASTEA

Azaroaren 12a, osteguna

Irakasle berriarekin lehenengo eguna izan denez, lehenik eta behin ikasgaiaren inguruan ibili gara hizketan: zeintzuk diren ezagutzen ditugun programak, zer espero dugun ikastea bere saioetan… Gainera, ikasgaiaren antolakuntza azaldu digu eta gure iritzia azaltzeko aukera izan dugu. Ondoren, banakako aurkezpenak egin ditugu, hau da,  arbelera atera gara eta gure burua aurkeztu dugu.

Nahiko pozik atera naiz gaurko klasetik, giroa oso ona izan da eta momentuz egindako aktibitateak entretenigarriak eta dinamikoak izan dira. Irakasleak gure iritzia kontuan izaten duela dirudi eta gustukoa dugunaz arduratzen da. Ebaluatzeko metodoaren inguruan galdetu digu, hori egiten duen lehenengo irakaslea dela uste dut!


Azaroaren 13a, ostirala

Saioaren hasieran Telefonica konpainiak 2014. urtean publikatutako bideoa ikusi dugu. Honetan gure gizarteak egiten duen Interneten erabilera azaldu da. Ondoren, talde handian bideoan ikusitakoa komentatu dugu:



Geroago, Big bang data inguruko informazioa bilatu behar izan dugu hirunaka, eta irakaslearekin dokumentua konpartitu. Behin guztiok lana bukatuta, talde bat arbelera atera da aurkitu dutenaren azalpena emateko. Laburki esanda Big Bang Data datuen leherketa aztertzen duen proiektua da. Kontzeptua hobeto uler ditzazuen, hauxe da gai honen inguruan klasean ikusitako bideoa:



Gai honekin jarraitzeko sare sozialak eta identitate digitalaren inguruko bi bideo ikusi ditugu, eta klaseari amaiera emateko blogan aritu gara.




Klasea nahiko dinamikoa izan dela uste dut eta gaur egun inguratzen gaituzten gaietan aritzea gure atentzioa deitzen du, gainera oso hurbil ditugun gaiak dira. Bideo guztiak egokiak eta interesgarriak izan dira, baina azken biak guztiz harrituta utzi naute, ez dugun ikusten edo ez dugun ikusi nahi errealitatea erakusten dutelako. “Atsedenaldian zenbatek begiratu duzue mugikorra?” galderari erantzun dugu, eta gehienok eskua altxatzera behartuta ikusi gara. Izugarrizko dependentzia daukagu…


Irakasleak identitate digitalaren inguruko hainbat galdera proposatu dizkigu, baina zer da identitate digitala? Bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen-abizenei lotutako argitalpen guztiek zure identitate digitala osatzen dute, hau da, interneten bidez argitaratzen dituzun zure bizitzako aspektuak ; argazkiak, albisteak, bideoak, blogak... 

Nire ustez identitate digitala eskolan landu beharreko gaia da. Umeek guztiz murgilduta daude teknologia berrien munduan eta oso arriskutsua dela jakin behar dute. Horretarako, gaiaren inguruko bideoak ikusi edo errealitatean gertatuko kasuak ezagutu ditzakete.

Ondorengo bideoan Facebookaren bitartez ezagutu daitekeen informazioa azaltzen da:



Internet askotan ez dugu gure irudi egokia islatzen, beraz kontu handiz ibili behar gara sortzen ditugun perfilekin. Niri dagokionez, nire identitate digitala bizitza normalean daukadanarekin bat datorrela uste dut, baina kontzientea naiz edozein argazki manipulatu daitekeela eta edonork ikusi ahal duela nire perfila, beraz ez dut edozein gauza publikatzen.

Eta zuk, zure irudi egokia islatzen duzu?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina