4. ASTEA

Abenduaren 10a, osteguna

Gaurko klaseari hasiera emateko, gehienetan bezala, bi ikaskide arbelera atera dira aurreko egunean egindakoa  gogoratzeko. Esan beharra dago nahiko ahaztuta genuela, Modulu lana dela eta, duela bi aste izan zen gure azken saioa.

Betiko taldeetan elkartu gara eta gure portatiletan Adobe Premiere Pro  bideo edizio programa deskargatu eta instalatu dugu.


Programa instalatzea nahikotxo kostatu zaigu, ez genuen aplikazioa ezagutzen eta gainera, instalazioa denbora asko hartu du. Bitartean, gure proiektuan sartuko ditugun argazkiak, bideoak  eta abestiak bilatu ditugu.

Dakizuenez, gure proiektua futbolin bat sortzea da. Beraz, ikasleek hori lortzeko egin beharko duten prozesua bideoan plasmatu beharko dugu. Eskuz egindako “Story Board”ean oinarritu gara eta bururatu zaizkigun baliabide digital guztiak karpeta batean sartu ditugu. Biharko klasea bideoa egiteko eta editatzeko izango da, datorren astean aurkezpenak egin beharko ditugu eta, zerbait egitea lortuko dugu?


Adobe Premiere Pro  programa instalatzea eta ulertzea nahiko zaila egin zaigu, aplikazio berria izan da guretzat eta nahiko korapilatsua gainera. Behar izan ditugun argazki, bideo eta abesti guztiak erraz aurkitu ditugu eta oso argi izan dugu zein izango da gure proiektuaren bidea. Gainera, nire taldekideekin primeran konpontzen naiz eta oso gustura egiten dugu lan elkarrekin!


Abenduaren 11a, ostirala

Gaurkoan, gure proiektuarekin jarraitu dugu. Klasearen lehenengo hogei minutuak beharrezkoak ditugun bideoak grabatzeko izan dira. Gure kasuan, orri batean futbol zelai bateko atalak idatzi ditugu eta bideo batean bakoitzaren azalpen txiki bat egin dugu. Izenak euskaratzea erraza izan da, baina atal bakoitzaren azalpena Euskaraz egitea zailagoa egin zaigu.

Ondoren, aurreko egunean bildutako argazki, abesti eta bideo guztiak ordenatu ditugu bideo edizioarekin hasteko. Aplikazioa ulertzea asko kostatu zaigu. Atzo esan nuen bezala, programa guztiz berria da guretzat eta nahiko korapilatsua dela uste dut.
Abestiak eta bideoak dagozkion abestiekin elkartu ditugu eta gure proiektuaren portada egin dugu, bertan “Gure futbolina” idatziz. Saioa amaitu da, baina gure proiektua amaitzear dago, beraz asteburuan bukatuko dugula adostu dugu. Lan handia egiteko prest gaude!



Gaurko klasea asko gustatu zait, batzuetan gure kabuz lan egitea ondo datorkigu. Gainera, irakasleak zalantzak argitzen ditu eta gure proiektuaz arduratzen da. Askotan esan dudan bezala, zaila izan da programa ulertzea, baina honen inguruan ikertuko dugu eta ziur nago lan bikaina egitea lortuko dugula! Azken erantzuna ikusteko prest?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina