5. ASTEA

Abenduaren 17a, osteguna

Gure proiektua aurkezteko eguna heldu da!

Txarto egin genuen lana amaituta genuela pentsatzean. Irakasleak oztopo txiki bat gehitu dio gure lanari: imajinatu behar izan dugu gure klasean heziketa berezia edo arazoren bat duen ikaslea dagoela, beraz sortutako proiektua bere beharrizanetara egokituta egon beharko da. Gainera, aurkezpena arbela digitalean egitera behartuta egon gara, beraz ikaskide baten ordenagailua erabili dugu hau konektatzeko.

Gure klasean ikasle herren bat egotea erabaki dugu. Dakizuenez, gure proiektua futbolin bat sortzea izan da, eta bideoan hau sortzearen prozesua azaltzen dugu. Hau horrela izanda, ez dugu bideoan ezer aldatzeko beharra izan, azalpen txiki bat gehitu diogu gure diskurtsoari.

Bideoaren aurkezpenean, lehenik eta behin, proiektuaren nondik norakoak eta gai hau aukeratzeko arrazoiak azaldu ditugu. Ondoren, bideoa sortzeko prozesua nolakoa izan den azaldu dugu. Azkenik, aurretiaz aipatutako ikasle herrenaren zailtasuna proiektura egokitzeko pentsatu duguna, hau da, egin beharreko ekintza guztiak laguntza pixka batekin aurrera eraman dituela, eta futbolinera jolasteko orduan, ikasle guztiek jesarrita jolastuko dutela, inork beste baino gehiago ez izateko.

Azken erantzuna ikusteko prest?



Oso gustura egon naiz gure bideoa aurkeztean, eta baita besteena ikustean ere. Guztiok lan berdina egin behar izan arren, proiektu guztiz ezberdinak ikusteko aukera izan dut, eta edozein gauza egiteko modu desberdinak ezagutzea ikasteko era bat dela uste dut. Gainera, oso pozik nago gure lanaren erantzunarekin, kostata baina lan bikaina egitea lortu dugu. Zuen gustukoa izatea espero dut!


Abenduaren 18a, ostirala

Gure azken klasea…  

Proiektuen aurkezpenekin jarraitu baino lehen, alde batetik, irakaslea baloratzeko fitxa bete behar izan dugu, ikasgai guztietan egiten dugun bezala. Ondoren, ikaskideen blogak baloratzeko mekanismoa azaldu du irakasleak. Ikasle bakoitzak klaseko beste lau pertsonen blogak ebaluatu ditu. Irakasleak dokumentu bat bidali digu gure korreora eta batetik bostera edo batetik hamarrerako puntuazioa aukera behar izan dugu. Blogak bisualki, baliabideen arabera eta idatzizkoan oinarrituz baloratu ditugu. Niri dagokionez, puntuazio oso onak ematera behartuta egon naiz, ebaluatu behar izan ditudan blogak primerakoak izan dira eta! Lehenengo blogaren ebaluazioarekin batera, ikasgai honetako saio guztien eta irakaslearen gogoeta bat egin dugu.

Behin ebaluazioekin bukatuta, zenbait ikasle joan behar izan dira, beraz gainerakoek aurkezpenekin jarraitu dugu.

Pena handiz agurtu dugu irakaslea, bere lehenengo ikasleak izan garela eta oso gustura ibili dela esan digu. Guk ere, edo nik behintzat, asko ikasi dut eta oso ondo pasatu dut bere klaseetan. Hemendik eskerrak ematen dizkizut!

Laster arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina